XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jondoni Etxebe harrikatzen dute.

Bainan Jainkoak nere amaren sabela danik berexia ninduen eta bere graziaz deitua:... haren Ebanjelioa pagano-herrietan zabal nezan (Gal. 1,14-15).

Erromanoek, berriz, hau entzun dute nere ganik: Handia da nere atsegabea, gelditzerik gabekoa nere bihotzaren mina.

Bai, nahi nuke galdua izan eta Kristoren ganik berexia nere anaientzat, nere odolekoentzat.

Bertzeak bertze, zerbeit da alabainan hebrear izaitea: Heien ganik sortu da, haragiaren arabera, Kristo.

Bainan zer da hebrear-seme sortzea, Jainko-seme izaitearen aldean?.

Eskerrak Jainko-Aitari: ilunben menetik atera gaitu eta igan-arazi bere seme maitearen erresumara (Kol. 1,12-13).

Jesu-Kristo baitan, denak Jainkoaren seme zirezte, sinestearen bidez.

Ez da geiago ez Judu, ez paganorik, ez esklabo ez gizon librorik, ez gizon ez emazterik: zuek oro bat baitzirezte Jesu-Kristo baitan(Gal. 3,26-29).